XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZALDIKO-MALDIKOA

Irakurri

Pottoka

Badakizu zaldiz ibiltzen? Ikasi nahi duzu?

Oso erraza da: pottoka baten gainean eseri eta laster ikasiko duzu.

Pottoka Euskal Herriko zaldi berezia da.

Pottokak gorputz txikia du, baina oso sendoa da.

Horregatik, karga handiak eraman ahal ditu bizkar gainean.

Pottokak baserrietan eta lantegietan lan egiten du kargak eramaten.

Baina orain leku horietan makinak erabiltzen dira.

Gaur egun, pottoka libre bizi da mendietan eta leku batzuetan ibilaldiak egin ahal ditugu bere gainean.

Zer? Bazatozte nirekin zaldiz ibiltzera?

Pottoka gure zain dago.

Erantzun

- Nongo zaldia da pottoka? Pottoka Euskal Herriko zaldia da.

- Nolakoa da zaldi hau?

- Zer eraman ahal du pottokak?

- Pottoka orain lantegietan erabiltzen da?

- Nola bizi da pottoka gaur egun?

- Zer egin ahal dugu orain pottokaren gainean?

- Gustatzen zaizkizu zaldiak?

Asmatu

Ezetz asmatu!

Bi behi behi baten atzean,
bi behi behi baten aurrean,
behi bat bi behiren erdian.
Zenbat behi dira denen artean?

Hiru behi

Lau saltakari
doaz bide batetik,
elkar harrapatu ezinik.
Zer dira?

Zaldiaren hankak